XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrena berak ekarritako haragi ugari eta gozoa irentsi zuen.

Galdu egin zuen; bazekien. Baina ez zegoen bentzutua.

Behin betirako ulertu zuen, ezin zezakeela ezer zigorra zuen gizon baten kontra.

Ongi ikasi zuen eta ez zuen gehiago ahaztuko.

Egunak pasa eta egunak etorri, beste zakurrak etorri zetozen: batzuk soka sinple batez.

Besteak kaiolatan, bera bezala.

Denak pasatzen ziren zamarra gorrizko gizon haren eskutatik.

Behin eta berriro ikusi ahal izan zuen hark eman ohi zuen egurra.

Eta ikasi ere, ongi ikasi ikasgai hura: gizon batek makila eskutan duenean, erne ibili: bere esana bete behar da.

Beharbada zurikeriak egin ere bai.

Buck, noski, ez zegoen prest horrelako gauzarik egiteko.

Baina bat baino gehiago ikusi zituen, isatsa mugituaz gizonari diosala egiten.

Zakur bat ere ikusi zuen zigorpean hiltzen, gizonaren legera jarri nahi izan ez zuelako.

Noiz behinka zenbait gizon azaltzen zen, zamarra gorridunarekin hitzegitera.